2018-2019 KURTSOA. IBILBIDE ETA TXANDAK.
Ospatutako azken batzarretan, hurrengo urteari begira, zerbitzu hobea eskeintzeko eta baita bazkide gehiago lortzeko ideia eta iradokizun garrantzitsuak jaso ditugu. Argi geratu da, zerbitzu egoki bat eskeintzeko ezinbestekoa dela bazkide gehiago edukitzea eta honen inguruan proposatu diren ideia bideragarrienak ezarriko ditugu hurrengo urteko zerbitzuetan.
3 kuoten arteko diferentzia murriztu egingo da
Donostiako geltokien ordena alderantzikatuko dugu, horrela Astoriatik zuzenean EHUra joango gara
Intxaurrondon geltoki berri bat jarriko dugu bezero potentzial berriak bilatzeko asmoz.
Kurtsoko lehenengo 4 hilabeteetan (iraila, urria, azaroa eta abenduan) ibilbidea mantendu egingo da. Urtarrilean, azterketak direla medio, zerbitzu merkeagoa lortzeko, murrizketak egingo dira. Otsaila hasieran, bezero kopurua ezaguna denean, erabakiko da zerbitzuak murriztu edo ez.
Hurrengo kurtsoko ibilbideak hobeto ulertzeko, irudi batzuk egin ditugu.
Donostia ibilbidea
Irun ibilbidea